Skip to content
Shelfwatch
ADUR Azken Erronka key art

ADUR Azken Erronka

No user reviews: 0 user reviews
  • Windows
  • Linux and SteamOS

At a glance

Playing now
Unknown
Lowest price
$8.99
Never discounted
Released
21 Aug 2026
Last patch
25 Sep 2026
Patch notes on Steam

Steam hasn't returned a player count for ADUR Azken Erronka. Its players may be counted under a separate launcher, or Steam hasn't counted them yet.

Trailers and screenshots

1 / 7

About this game

ADUR Azken Erronkan abentura asko bizitzeko aukera izango duzu euskal Erdi Aro miresgarrian murgildurik. Euskal Herriko mapa zabal batetan zehar bidaiatu, euskal mitologiaren izaki eta jainko ugari aurkitu, eta erronka asko egin!

Aurrera egiteko, zure ezaugarri nagusiak erabili eta hobetu beharko dituzu: indarra, trebezia, adimena eta kemena. Ekipamendua merkatu eta erronketan lortu, zure armak eta babeskiak hobetu, eta bidelagunak bilatu beharko dituzu zure bidaian arrakasta lortu nahi baduzu. Horrez gain, Adurraren laguntza izango duzu, sorgin eta aztiekin ikasitako sorginkeriak gauzatzea ahalbidetuko zaituen bizi indarra.

Erabaki zure pertsonaia nola garatu nahi duzun, eta aukeratu lanbide ezberdinak ezaugarri zehatzak lantzeko. Pertsonaia eraikidura bakoitzarekin abilezia ezberdinak lortuko dituzu: indarra garatu gertuzko armak hobeto erabiltzeko; trebezia, borrokan ekintza gehiago izateko; adimena, sorginkeria ahaltsuak menperatzeko; eta kemena, borrokan lagunduko zaituzten bidelagun berriak lortzeko. Bestetik, zaurien aurkan sendoa, edo Adurrean boteretsua izan nahi duzun erabaki beharko duzu.

Ekintzak ebazteko, jokoaren mekanika nagusia bost txanpon berezi jaurtitzean datza, alde batean arranoa eta bestean belea daukatenak, txoriak behatzearen antzinako euskal usadioa irudikatuz. Ekintza bat lortzeko, bost arrano lortu beharko dituzu txanponen jaurtiketaren emaitza eta zure ezaugarri zein modifikatzaileak batuz. Zure bidean aurrera egiteko txori onak erakar itzazu, eta txori txarrak aldendu! Zure garapena kudeatzeko, Heroiaren Bideko panela izango duzu, jadanik gainditutako eta egin gabeko erronkak erakusten dituena.

Erronka lerro nagusia jarraituz, eta ehundaka leku eta erronka dituen mapa zeharkatuz, mundu ireki batean mugitu ahalko zara non euskal historia eta mitologia nahasten diren istorio ahaztezin bat kontatzeko. Gaztelar erresuma euskal lurren inbasioa prestatzen ari da, eta bestetik gurtzaile ilun batzuk Adurraren ohitura zaharren kontra ari dira. Zu zara euskal erresumaren azken itxaropena; izaki miresgarriak bilatzea eta euskal jainkoen lurraldera bidaiatzea izango da zure aukera bakarra. Euskal erresuma datorkion mehatxutik babesteko gai izango al zara?

Jokoaren txandakako borroka sistemak estrategia ezberdinak garatzeko aukera ematen du: zuzenean erasotu, babesa prestatu, edo Adurra erabiliz sorginkeria ahaltsuak gauzatu. Aurkari nagusiak garaitzea ez da erraza izango, baina borrokan zure pertsonaiarentzat estrategia egokiena uneoro planifikatzeko aukera izango duzu. Horrek, kolorez, soinuez eta animazioez beteriko irudiekin batera, ezperientzia zirraragarri bat eskainiko dizu.

Details

Game details
App ID4584840
TypeGame
Release date21 Aug 2026
DeveloperGuda Laia Studio
PublisherGuda Laia Studio
Platforms
  • Windows
  • Linux and SteamOS

Community tags

Ranked by player votes

  1. RPG1.5K votes
  2. Point & Click931 votes
  3. Turn-Based Strategy890 votes
  4. Open World829 votes
  5. Medieval769 votes
  6. Mythology647 votes
  7. Text-Based607 votes
  8. Choose Your Own Adventure566 votes
  9. Combat526 votes
  10. Roguelite485 votes
  11. Turn-Based Tactics445 votes
  12. Story Rich404 votes

News and updates

History

Players

Prices and charts

Price in each region

Current Steam price in each supported region
RegionPriceDiscount
South Africa R 85,99-
United States Your region$8.99-
Europe 8,69 €-
United Kingdom £7.29-

System requirements

Similar games